Entradas

Mostrando entradas de abril, 2024

Eta orain Zer ? Y ahora Qué ?

Imagen
  Eta orain Zer?                                                             Eta orain zer? 2023ko azarotik Orkoiengo lagun talde batek egindako ahaleginen arren, gure udalerriko alkateak  euskararen erabilera eta sustapena desarautzen duen ordenantza berri bat aurrera eramatea lortu du. Eta ahaleginaz ari gara, 2009ko ordenantzaren aldaketaren aurka, "Orkoiengo Euskaltzaleak" izeneko taldea osatu dugulako. Hainbat dira gure helburua lortzeko burutu ditugun ekintzak. Lehenik eta behin, herriko jendearekin asanbladak egin ziren eta ordenantza aldatzeko 300 proposamen inguru erregistratu  genituen udaletxean, erantzunik jaso gabe, bide batez esanda.. Ekitaldi horretan bertan, komunikabideak bildu genituen gure egoeraren berri emateko. Manifestaldi bat egin genuen herriko kaleetan zehar, jai giroan. Irratian hainbat elkarrizketa eman genituen, prentsan idatziak aurkeztu genituen eta baita online ere. Pankartak, pinak eta pegatinak egin ditugu. Jendetza ugari parte hartu zuen ant