Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Idatzia

Euskararen Eguna 9/5/26 Día de Euskera

Imagen
ORKOIENEN EUSKARA ARRISKUAN Euskararen Eguna ospatzen ari gara gaur Orkoien, Oltza Zendea eta Etxauribarreko euskaldun eta euskaltzaleok, urtez-urte egin izan dugun bezala euskara eta euskal kultura bizirik daudela ospatzeko, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko eta euskarak batzen gaituela erakusteko. Urte luze hauetan denetarik bizi izan dugu Euskararen Egunean: eguzkia zein euria, beroa zein hotza... eta, hala ere, gu hemen izan gara beti, dantzan, jolasean, hizketan, burugogor, gure hizkuntza eta gure kultura ospatzen. Aurten eguraldi petrala pairatzea egokitu zaigu. Ez hainbeste meteorologiaren aldetik, baizik eta azken boladan gure herrian euskarak bizi duen egoeragatik. Ez dira bi urte igaro Orkoiengo udalak hizkuntza-eskubideak murrizten dituen euskararen ordenantza berria onetsi zuenetik eta ondorioak nabarmenak dira jada. Euskarak gero eta presentzia txikiagoa du gure herrian: udalak sarritan gaztelania hutsean zabaltzen du informazioa; horren adibide dira udal aldizkaria...

Euskararen aurkako beste eraso bat / Otra agresion contra el euskera

Imagen
Pasa den larunbatean inauteriak ospatu genituen Orkoienen; bizilagunek urtez-urte eskuzabalki eta borondate onez antolatzen duten jai herrikoia. Ospakizuna giro ezin hobean igaro zen eta ekitaldi guztiak elebitan izan ziren baina egunak aurrera egin ahala, tamalez, bizilagun batzuk euskararen aurkako oihuak eta irainak botatzen hasi ziren. Giroa ez zapuztearren, jendeak ez zien jaramonik egin baina elektrotxaranga jotzeko prestatzen hasi zenean oihuak eta irainak mehatxu eta jazarpen fisikoak bihurtu ziren eta antolatzaileek ospakizuna bertan behera uztea erabaki zuten. Orkoiengo Euskaltzaleok, lehenik, herri inauterien antolatzaileei eta elektrotxarangako kideei zein jazarpena bizi izan zuten guztiei elkartasuna adierazi nahi diegu. Bigarren, eta gertakari hauen inguruan azken egunotan plazaratu diren hainbat adierazpenak kontuan ızanik, gertatutakoaren inguruko gogoeta zuekın partekatu nahi dugu Gure herriko inauterietan gertatutakoa oso larria izan zen, euskarari eta bereziki gure h...

Eta orain Zer ? Y ahora Qué ?

Imagen
  Eta orain Zer?                                                             Eta orain zer? 2023ko azarotik Orkoiengo lagun talde batek egindako ahaleginen arren, gure udalerriko alkateak  euskararen erabilera eta sustapena desarautzen duen ordenantza berri bat aurrera eramatea lortu du. Eta ahaleginaz ari gara, 2009ko ordenantzaren aldaketaren aurka, "Orkoiengo Euskaltzaleak" izeneko taldea osatu dugulako. Hainbat dira gure helburua lortzeko burutu ditugun ekintzak. Lehenik eta behin, herriko jendearekin asanbladak egin ziren eta ordenantza aldatzeko 300 proposamen inguru erregistratu  genituen udaletxean, erantzunik jaso gabe, bide batez esanda.. Ekitaldi horretan bertan, komunikabideak bil...

Tristura orkoiengo euskalzaleentzat/Tristeza para las euskaltzales de Orkoien

Imagen