Euskararen aurkako beste eraso bat / Otra agresion contra el euskera
Pasa den larunbatean inauteriak ospatu genituen Orkoienen; bizilagunek urtez-urte eskuzabalki eta borondate onez antolatzen duten jai herrikoia. Ospakizuna giro ezin hobean igaro zen eta ekitaldi guztiak elebitan izan ziren baina egunak aurrera egin ahala, tamalez, bizilagun batzuk euskararen aurkako oihuak eta irainak botatzen hasi ziren. Giroa ez zapuztearren, jendeak ez zien jaramonik egin baina elektrotxaranga jotzeko prestatzen hasi zenean oihuak eta irainak mehatxu eta jazarpen fisikoak bihurtu ziren eta
antolatzaileek ospakizuna bertan behera uztea erabaki zuten.
Orkoiengo Euskaltzaleok, lehenik, herri inauterien antolatzaileei eta elektrotxarangako kideei zein jazarpena bizi izan zuten guztiei elkartasuna adierazi nahi diegu. Bigarren, eta gertakari hauen inguruan azken egunotan plazaratu diren hainbat adierazpenak kontuan
ızanik, gertatutakoaren inguruko gogoeta zuekın partekatu nahi dugu
Gure herriko inauterietan gertatutakoa oso larria izan zen, euskarari eta bereziki gure herriko bizikidetzari eraso zuzena izan zelako. Eraso hauek liskarra baino ez dute bilatzen
eta inauterietako arduradunek bikain jokatu zuten egitaraua bertan behera utzita,
probokazioetan erori gabe.
Gertatutakoak bezalako erasoak ezin dira erantzunik gabe utzi; aitzitik, publikoki salatu eta zabaldu behar dira. Erantzun irmoa ematen ez badiegu, zer gertatuko da euskarak presentzia duen hurrengo ekitaldietan? Beldurrez egongo gara jarduerak elebitan egiten ditugunean? Jendeak parte hartzeari utziko dio erasoen beldur delako? Geure burua
zentsuratu beharko dugu arazorik ez izateko?
Inauterietako gertakariak azken aldiko oldarraldi euskarafoboaren testuinguruan kokatzen dira, baina ez gaitezen nahastu: euskara aitzakia baino ez da, beste askotan generoa, jatorria, sexualitatea edo azalaren kolorea diren bezala. Atzoko erasoa, azken finean,
bizikidetzaren aurkakoa da, aniztasunaren eta askatasunaren aurkakoa. Atzoko jazarpena
onartezina da gure herrian eta gure gizartean.
Honek guztiak amorru eta tristura ikaragarria sentiarazten digu, XXI. mendean oraindik ere intolerantzia hau bizi behar dugulako. Baina ez dugu triste geratu nahi eta ez genuke mezu tristea helarazi nahi. Euskara eta oro har hizkuntzak, kulturak eta aniztasuna elkar ulertzeko bideak dira, gizarte bidezkoago eta hobeago bat eraikitzeko bideak. Zaindu ditzagun.
El pasado sábado celebramos los carnavales en Orkoien; una fiesta popular que las vecinas y vecinos de Orkoien organizan año tras año con generosidad y buena voluntad.
La celebración transcurrio en un ambiente excelente y todos los actos se desarrollaron en castellano y en euskera, pero por desgracia, a medida que avanzaba el día, algunos vecinos comenzaron a lanzar gritos e insultos contra el euskera. Para no estropear el ambiente, la gente no quiso prestarles atención, pero cuando la elektrotxaranga empezó a prepararse para tocar, los gritos e insultos se convirtieron en amenazas y agresiones físicas, y la organización decidió suspender la celebración de los carnavales.
Desde Orkoiengo Euskaltzaleak queremos, en primer lugar, expresar nuestra solidaridad a la organizacion de los carnavales de nuestro pueblo y a los miembros de la elektrotxaranga, así como a todas las personas que sufrieron esta agresión. Segundo, teniendo en cuenta las distintas declaraciones publicadas estos días, nos gustaría
compartir una reflexión:
Lo sucedido en los carnavales de Orkoien fue muy grave, porque supuso un ataque directo al euskera y, sobre todo, a la convivencia en nuestro pueblo. Estos comportamientos solo buscan generar enfrentamiento y las personas responsables del carnaval actuaron con gran acierto al suspender el programa, evitando caer en provocaciones.
Estos hechos no pueden quedar sin respuesta; deben ser denunciados y señalados públicamente. Si no ofrecemos una respuesta clara y firme, ¿qué ocurrirá en los próximos actos en los que el euskera esté presente? ¿Acabaremos sintiendo miedo al organizar actividades bilingües? ¿Dejará la gente de participar por temor a agresiones?
¿Tendremos que autocensurarnos para evitar conflictos?
El ataque de este fin de semana se enmarca en un contexto más amplio de ofensiva euskarafoba en los últimos tiempos. Pero no nos engañemos: el euskera es, en el fondo, una excusa, como tantas veces lo son el género, el origen, la orientación sexual o el color de piel. Lo ocurrido fue, en definitiva, un ataque contra la convivencia, contra la pluralidad y contra la libertad. Este tipo de agresiones son intolerables en nuestro pueblo y en nuestra sociedad.
Todo ello nos provoca una profunda rabia y tristeza, porque en pleno siglo XXI todavía tenemos que seguir haciendo frente a esta intolerancia. Sin embargo, no queremos quedarnos con la tristeza ni transmitir un mensaje derrotista. El euskera, como todas las lenguas y culturas y la diversidad en su conjunto, son herramientas para el entendimiento y para construir una sociedad más justa y mejor. Cuidémoslas y defendámoslas.
👇

Comentarios
Publicar un comentario