Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2026

Euskararen Eguna 9/5/26 Día de Euskera

Imagen
ORKOIENEN EUSKARA ARRISKUAN Euskararen Eguna ospatzen ari gara gaur Orkoien, Oltza Zendea eta Etxauribarreko euskaldun eta euskaltzaleok, urtez-urte egin izan dugun bezala euskara eta euskal kultura bizirik daudela ospatzeko, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko eta euskarak batzen gaituela erakusteko. Urte luze hauetan denetarik bizi izan dugu Euskararen Egunean: eguzkia zein euria, beroa zein hotza... eta, hala ere, gu hemen izan gara beti, dantzan, jolasean, hizketan, burugogor, gure hizkuntza eta gure kultura ospatzen. Aurten eguraldi petrala pairatzea egokitu zaigu. Ez hainbeste meteorologiaren aldetik, baizik eta azken boladan gure herrian euskarak bizi duen egoeragatik. Ez dira bi urte igaro Orkoiengo udalak hizkuntza-eskubideak murrizten dituen euskararen ordenantza berria onetsi zuenetik eta ondorioak nabarmenak dira jada. Euskarak gero eta presentzia txikiagoa du gure herrian: udalak sarritan gaztelania hutsean zabaltzen du informazioa; horren adibide dira udal aldizkaria...