Euskararen Eguna 9/5/26 Día de Euskera
ORKOIENEN EUSKARA ARRISKUAN
Euskararen Eguna ospatzen ari gara gaur Orkoien, Oltza Zendea eta Etxauribarreko euskaldun
eta euskaltzaleok, urtez-urte egin izan dugun bezala euskara eta euskal kultura bizirik daudela
ospatzeko, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko eta euskarak batzen gaituela erakusteko. Urte
luze hauetan denetarik bizi izan dugu Euskararen Egunean: eguzkia zein euria, beroa zein hotza...
eta, hala ere, gu hemen izan gara beti, dantzan, jolasean, hizketan, burugogor, gure hizkuntza eta
gure kultura ospatzen.
Aurten eguraldi petrala pairatzea egokitu zaigu. Ez hainbeste meteorologiaren aldetik, baizik eta
azken boladan gure herrian euskarak bizi duen egoeragatik. Ez dira bi urte igaro Orkoiengo
udalak hizkuntza-eskubideak murrizten dituen euskararen ordenantza berria onetsi zuenetik eta
ondorioak nabarmenak dira jada. Euskarak gero eta presentzia txikiagoa du gure herrian: udalak
sarritan gaztelania hutsean zabaltzen du informazioa; horren adibide dira udal aldizkaria eta sare
sozialak. Ia ez dago euskarazko kultura jarduerarik eta euskara zein euskal kultura, elkarteek
antolatutakoaz gain, jaietatik desagertu dira.
Urte eta erdi daramagu euskara teknikaririk gabe eta urte erdia baino gehiago euskara profila
duen berdintasun teknikaririk gabe, udaleko aginte taldeak ez baitu kontratazio berririk egin izan
nahi plantilla organiko berria onartu arte. Bada, onartu egin dute, euskararen ezagutza eskatzen
duten lanpostuak erdira murriztuz. D ereduko Auzalar ikastetxeko ikasle eta familiek ezin dute jaso
gizarte-bazterketa prebenitzeko eta hezkuntza-inklusioa sustatzeko beharrezkoa den arreta,
udalak kontratatutako eskola sustatzaileak ez baitu behar adinako euskara-mailarik.
Bizikidetzak ere okerrera egin du: aurtengo inauterietan, ekitaldiak gaztelaniaz eta euskaraz
egiteagatik, mehatxuak eta jazarpenak jasan genituen. Eta, tamalez, alkateak bizikidetzaren alde
egin beharrean, jarrera horiek justifikatu eta hauspotu besterik ez du egin.
Hasieran esan bezala, gaur badugu zer ospatu, baina baita zer salatu eta zer aldarrikatu ere.
Aldarrikatu euskara eta Orkoien bereizezinak direla; euskara gure nortasun konplexu eta anitzaren
zati garrantzitsu eta ukaezina dela. Ospatu, orain eta hemen egiten ari garen bezala, euskara bizi-
bizirik dagoela, ikastetxeetan, kalean, etxeetan eta jaietan. Salatu, baita -edo bereziki- gaur
bezalako ospakizunean ere, euskararen aurkako erasoak areagotu egin direla.
Ekaitz, euri eta hodei ilunen aurrean, Euskararen Egunean hainbestetan egin izan dugun bezala,
eraso hauen aurrean ez gaitezen etxean geratu: jantzi dezagun euskararen aterkia eta atera
gaitezen kalera, euskaraz biziz eta euskarari bizia emanez. Erakutsi dezagun, eguraldia eguraldi,
euskararen udaberria iritsi dela.
Amaitu nahiko genuke esanez Orkoienen bizi dugun egoera ez dela kasu isolatua. Orain arte
euskararen berreskurapenean emandako aurrerapausoak apalak izan dira eta kasu askotan, gure
herrian bezala, atzerapausoak ematen ari dira. Hori dela eta, euskararen aurkako oldarraldi honi
erantzun bateratua emateko, ekainaren 13an Iruñean ospatuko den Euskaltzaleon Martxan parte
hartzera gonbidatzen zaituztegu.
EL EUSKERA AMENAZADO EN ORKOIEN
Hoy estamos celebrando el Día del Euskera las y los euskaldunes y euskaltzales de Orkoien,
Cendea de Oltza y Valle de Etxauri, como venimos haciendo año tras año. Queremos celebrar
que el euskera y la cultura vasca siguen vivas, reivindicar que queremos vivir en euskera y
demostrar que el euskera, nuestra lengua, nos une. A lo largo de todos estos años hemos vivido
de todo en el Día del Euskera: sol y lluvia, calor y frío… y, aun así, aquí hemos estado siempre,
bailando, jugando, conversando, con determinación, celebrando nuestra lengua y nuestra cultura.
Este año nos ha tocado soportar un mal tiempo. No tanto en lo meteorológico, sino por la
situación que está viviendo el euskera en nuestro pueblo en los últimos tiempos. No han pasado
ni dos años desde que el Ayuntamiento de Orkoien aprobó una nueva ordenanza del euskera que
recorta los derechos lingüísticos, y sus consecuencias ya son evidentes. El euskera tiene cada
vez menos presencia en nuestro pueblo: el ayuntamiento difunde a menudo la información
únicamente en castellano; ejemplos de ello son la revista municipal y las redes sociales. Apenas
hay actividades culturales en euskera, y tanto el euskera como la cultura vasca, salvo las
organizadas por asociaciones, han desaparecido de nuestras fiestas.
Llevamos año y medio sin técnica de euskera y más de medio año sin técnica de igualdad, puesto
que requiere perfil de euskera, ya que el equipo de gobierno municipal no ha querido realizar
nuevas contrataciones hasta aprobar la nueva plantilla orgánica. Pues bien, ya la han aprobado,
reduciendo a la mitad los puestos de trabajo que requieren conocimiento de euskera. El alumnado
y las familias del colegio Auzalar del modelo D no pueden recibir la atención necesaria para
prevenir la exclusión social y fomentar la inclusión educativa, ya que la promotora escolar
contratada por el ayuntamiento no tiene el nivel de euskera suficiente.
La convivencia también ha empeorado: en los carnavales de este año sufrimos amenazas y
acoso por realizar los actos en castellano y euskera. Y, lamentablemente, el alcalde, en lugar de
trabajar por la convivencia, no ha hecho más que justificar y alentar esas actitudes.
Como decíamos al principio, hoy tenemos motivos para celebrar, pero también para denunciar y
reivindicar. Reivindicar que el euskera y Orkoien son inseparables; que el euskera es una parte
importante e irrenunciable de nuestra identidad compleja y diversa. Celebrar, como lo estamos
haciendo aquí y ahora, que el euskera está muy vivo: en los centros educativos, en la calle, en los
hogares y en las fiestas. Denunciar, incluso —o especialmente— en una celebración como la de
hoy, que los ataques contra el euskera van en aumento.
Ante estas tormentas, lluvias y nubes oscuras, como tantas veces hemos hecho en el Día del
Euskera, no nos quedemos en casa: pongámonos el paraguas del euskera y salgamos a la calle,
viviendo en euskera y dando vida al euskera. Demostremos que, haga el tiempo que haga, la
primavera del euskera ha llegado.
Nos gustaría terminar diciendo que la situación que vivimos en Orkoien no es un caso aislado.
Los avances logrados hasta ahora en la recuperación del euskera han sido modestos y, en
muchos casos como en nuestro pueblo, se están produciendo retrocesos. Por ello, os invitamos a
participar en la Euskaltzaleon Martxa que se celebrará el 13 de junio en Iruñea, para dar una
respuesta conjunta a esta ofensiva contra el euskera.



Comentarios
Publicar un comentario