Eta orain Zer? Eta orain zer? 2023ko azarotik Orkoiengo lagun talde batek egindako ahaleginen arren, gure udalerriko alkateak euskararen erabilera eta sustapena desarautzen duen ordenantza berri bat aurrera eramatea lortu du. Eta ahaleginaz ari gara, 2009ko ordenantzaren aldaketaren aurka, "Orkoiengo Euskaltzaleak" izeneko taldea osatu dugulako. Hainbat dira gure helburua lortzeko burutu ditugun ekintzak. Lehenik eta behin, herriko jendearekin asanbladak egin ziren eta ordenantza aldatzeko 300 proposamen inguru erregistratu genituen udaletxean, erantzunik jaso gabe, bide batez esanda.. Ekitaldi horretan bertan, komunikabideak bil...