Ainhoa Otaegi (Orkoiengo Euskaltzaleak): "800 sinadura erregistratuko ditugu parlamentuan euskaraz bizi nahi dugula esateko" Euskalerria Irratia.eus
Ainhoa Otaegi. Euskalerriairratia.eus.
Orkoiengo Euskaltzaleak taldeko kideak Nafarroako Parlamentura joanen dira gaur sinadura bilketa erregistratzera. Udalak 2009ko euskararen ordenantza "edukiz hustu" nahi duela-eta salaketa bide gisara baliatuko dute ekimena. Heldu den astean euren egoeraren berri parlamentuko lan saioan azalduko diete alderdi politikoetako ordezkariei.
800 sinadura baino gehiago bildu ditu Orkoiengo Euskaltzaleak taldeak salatzeko 2009ko euskararen ordenantza "edukiz hustu" nahi duela udalak. "Euskaraz bizitzeko dugun eskubidearen alde ari gara, ez besterik", esan du Ainhoa Otaegik, Orkoiengo Euskaltzaleak taldeko kideak Euskalerria Irratian egin dioten elkarrizketan. Murriztaileagoa da Udalak planteatzen duen euskararen ordenantza berria Otaegiren ustez eta onartezina iruditzen zaie.
Asteazkenean parlamentura itzuliko dira kasu horretan batzorde batean azalpenak ematera: "Lan saioan euskaraz nola bizi garen eta gure eskaerak zeintzuk diren azalduko diegu", adierazi du Otaegik.El colectivo Amigas de Orkoien ha recogido más de 800 firmas para denunciar que el ayuntamiento quiere "vaciar de contenido" la ordenanza del euskera de 2009. Ainhoa Otaegi, miembro de Orkoiengo Euskaltzaleak, ha dicho en una entrevista concedida a Euskalerria Irratia que "no hay nada más que defender nuestro derecho a vivir en euskera". Más restrictiva es la nueva ordenanza del euskera que plantea el Ayuntamiento a juicio de Otaegi y les parece inaceptable.
El miércoles 21 volverán al parlamento para dar explicaciones en una comisión en ese caso: "En la sesión de trabajo les explicaremos cómo vivimos en euskera y cuáles son nuestras peticiones", ha señalado Otaegi.
Comentarios
Publicar un comentario