Pasa den larunbatean inauteriak ospatu genituen Orkoienen; bizilagunek urtez-urte eskuzabalki eta borondate onez antolatzen duten jai herrikoia. Ospakizuna giro ezin hobean igaro zen eta ekitaldi guztiak elebitan izan ziren baina egunak aurrera egin ahala, tamalez, bizilagun batzuk euskararen aurkako oihuak eta irainak botatzen hasi ziren. Giroa ez zapuztearren, jendeak ez zien jaramonik egin baina elektrotxaranga jotzeko prestatzen hasi zenean oihuak eta irainak mehatxu eta jazarpen fisikoak bihurtu ziren eta antolatzaileek ospakizuna bertan behera uztea erabaki zuten. Orkoiengo Euskaltzaleok, lehenik, herri inauterien antolatzaileei eta elektrotxarangako kideei zein jazarpena bizi izan zuten guztiei elkartasuna adierazi nahi diegu. Bigarren, eta gertakari hauen inguruan azken egunotan plazaratu diren hainbat adierazpenak kontuan ızanik, gertatutakoaren inguruko gogoeta zuekın partekatu nahi dugu Gure herriko inauterietan gertatutakoa oso larria izan zen, euskarari eta bereziki gure h...
Comentarios
Publicar un comentario