Entradas

San Miguel Jaiak. Euskararen zuhaitza

Imagen
  Kaixo denoi, festak iristear direnez, zuekin ekimen bat partekatu nahi dugu: Frontoiko horman paperezko hitz ederren zuhaitza jarriko dugu. Aldez aurretik zerrenda hori prest izateko, zuen laguntza behar dugu. Hitz horiek hosto-orrietan idatziko ditugu, jendeak euskarazko hitz gogokoena aukeratu eta zuhaitzan itsasi dezan.   Hola a todas, se acercan las fiestas y queremos compartir con vosotras una idea: Colocaremos en la pared del frontón el árbol de las palabras bonitas. Para tener preparada una lista con antelación, necesitamos vuestra ayuda. Esas palabras las escribiremos en hojas, y la gente elegirá la palabra en euskera que más le guste para pegarla en el árbol.

Jaien balorazioa/Argazkiak

Imagen
 Valoración de Orkoiengo Euskaltzaleak sobre las fiestas de Orkoien Orkoiengo jaien inguruko Orkoiengo Euskaltzaleon balorazioa 👇 Jaien balorazioa                                                                 Argazkiak                                                            

Jaietako igande goizerako jolasak/ Juegos para la mañana del domingo de fiestas

Imagen
 

Euskal Poteoa

Imagen
 

Euskararen Eguna 9/5/26 Día de Euskera

Imagen
ORKOIENEN EUSKARA ARRISKUAN Euskararen Eguna ospatzen ari gara gaur Orkoien, Oltza Zendea eta Etxauribarreko euskaldun eta euskaltzaleok, urtez-urte egin izan dugun bezala euskara eta euskal kultura bizirik daudela ospatzeko, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko eta euskarak batzen gaituela erakusteko. Urte luze hauetan denetarik bizi izan dugu Euskararen Egunean: eguzkia zein euria, beroa zein hotza... eta, hala ere, gu hemen izan gara beti, dantzan, jolasean, hizketan, burugogor, gure hizkuntza eta gure kultura ospatzen. Aurten eguraldi petrala pairatzea egokitu zaigu. Ez hainbeste meteorologiaren aldetik, baizik eta azken boladan gure herrian euskarak bizi duen egoeragatik. Ez dira bi urte igaro Orkoiengo udalak hizkuntza-eskubideak murrizten dituen euskararen ordenantza berria onetsi zuenetik eta ondorioak nabarmenak dira jada. Euskarak gero eta presentzia txikiagoa du gure herrian: udalak sarritan gaztelania hutsean zabaltzen du informazioa; horren adibide dira udal aldizkaria...

Euskararen aurkako beste eraso bat / Otra agresion contra el euskera

Imagen
Pasa den larunbatean inauteriak ospatu genituen Orkoienen; bizilagunek urtez-urte eskuzabalki eta borondate onez antolatzen duten jai herrikoia. Ospakizuna giro ezin hobean igaro zen eta ekitaldi guztiak elebitan izan ziren baina egunak aurrera egin ahala, tamalez, bizilagun batzuk euskararen aurkako oihuak eta irainak botatzen hasi ziren. Giroa ez zapuztearren, jendeak ez zien jaramonik egin baina elektrotxaranga jotzeko prestatzen hasi zenean oihuak eta irainak mehatxu eta jazarpen fisikoak bihurtu ziren eta antolatzaileek ospakizuna bertan behera uztea erabaki zuten. Orkoiengo Euskaltzaleok, lehenik, herri inauterien antolatzaileei eta elektrotxarangako kideei zein jazarpena bizi izan zuten guztiei elkartasuna adierazi nahi diegu. Bigarren, eta gertakari hauen inguruan azken egunotan plazaratu diren hainbat adierazpenak kontuan ızanik, gertatutakoaren inguruko gogoeta zuekın partekatu nahi dugu Gure herriko inauterietan gertatutakoa oso larria izan zen, euskarari eta bereziki gure h...